Nagusia
Sovereignty, Secession and the Right
to Self-Determination:

Challenges to International Law

INTERNATIONAL WORKSHOP

IISJ, Oñati,
15-16 June, 2006
+ Info
 
Organized: GOGOETA XXI Think-tank
Hosted by: OÑATI INTERNATIONAL INSTITUT FOR SOCIOLOGY OF LAW | + Info |
HELPED by:
 
BERRIAK - NEWS

2006/06/13

Autodeterminazioa, Baldintzak eta Aukerak

Nazioartetik Montenegroko, Kataluniako eta Euskal Herriko kasuetara


Ekainak 14an, arratsaldeko 7tan autodeterminazioari buruzko mahai ingurua antolatu du GOGOETA XXI Pentsamenduaren Bilguneak, Koldo Mitxelena kulturgunearen laguntzarekin. Mahai inguruaren biharamunean Ońatin egingo den mintegi akademikoaren testuinguruan, dibulgazio mailako ekimen irekia egitea erabaki genuen, autodeterminazioaren auziari buruzko ikuspegia emateko.

Euskal Herriko testuinguru politikoaz kutsatuak, batzutan autodeterminazio eskubideari buruzko kezka euskaldunon kezka partikularra dela ematen du. Mundu akademikoari begirada bat botata, ordea, laster konturatuko gara autodeterminazioa auzi garrantzitsua dela diziplina askorentzat. 1991tik aurrera, batez ere, Baltikoko eta Balkanetako errepubliken sezesioaren ondoren, auzi hau indarberriturik sartu da mundu osoko akademikoen agendan.

Autodeterminazioa esparru akademiko desberdinetako ikergaia da: zuzenbidean, soziologian, historian, filosofian eta nazioarteko harremanetan, besteak beste, aztertzen dira autodeterminazioarekin lotutako auziak eta fenomenoak. Maila teorikoan, autodeterminazioaren zilegitasuna funtsatzen duten printzipio moralak eta politikoak aztertu dira, estatuetako eta nazioarteko legedian eskubide hau inplementatzeko eman behar diren urratsak planteatu dira, kasu historikoak sakon aztertu dira, estaturik gabeko nazioetan ez ezik bestelako komunitateetan autodeterminazio eskubidea nola aplikatu daiteken baloratu da,…

Interes akademiko horrek bizi dugun errealitateari erantzuten dio: nazioen arteko eta komunitateen arteko gatazken mundu batean bizi gara eta autodeterminazioa gakoa da gatazka horiek konpontzeko garaian. Nazioarteko legedia zaharkitua dago alor honetan eta ez dio erantzuten gatazka horiek islatzen duten fenomenoari. Egitate honek ez du gatazka horiek gainditzen laguntzen. Horregatik, autodeterminazioari buruzko auzi politikoak, sozialak, moralak, legalak,… aztertu behar dira.

Mahai inguruaren helburua bikoitza da, zentzu honetan: batetik, nazioartean dauden esperientziak eta hausnarketak gure artera ekarri nahi ditugu eta, bestetik, Euskal Herriko kasuan esperientzia eta hausnarketa horiek nola lagundu dezaketen aztertu nahi dugu. Ońatin gogoeta hauek maila akademikoan eta teknikoan egingo ditugu eta Donostiako mahai inguruan gogoeta horien zabalpena bilatzen dugu.

Mahai inguru honetan parte hartuko duten pertsonak adituak dira landuko dituzten gaietan.

• Margaret Moorek (Queens Unibertsitatea, Toronto) autodeterminazio eskubideari buruz lan ugari idatzi ditu mundu osoko aldizkari eta argitaletxe ospetsuenetan. Nazio autodeterminazioaren teorien sortzaileetako bat, eskubide hori moralki funtsatzen egin duen lana azpimarratu behar da. Mundu akademikoan, nazioartearen ikuspuntutik, autodeterminazioari buruzko eztabaidak zertan diren azalduko du.

• Sdjam Darmanovic (Podgoricako Unibertsitatea, Montenegro) Montenegroko CEDEM elkarteko zuzendaria da.
Montenegroko erreferendumaren baldintzak iradoki zituen Venice Commissioneko kide ere izan da. 2002an, Montenegroko
beste intelektual askorekin batera, autodeterminazio erreferenduma eskatzen gutun irekia sinatu zuen. Montenegro, XXI mendeko
Europan, independizatu den lehendabiziko errepublika izatera eraman duen prozesua aztertuko du.

• Jaume Renyer (FOCDA, Katalunia) jurista ezaguna da gure artean, beste gauzen artean, Kataluniaren eta Euskal Herriaren
arteko harremanak sakontzen egin duen lanagatik. Autodeterminazioan aditua, FOCDA elkartetik eskubide horri buruzko
hausnarketetan sakontzen ahalegindu da. Espainiar Estatuko nazio desberdinen ezagutzaile ona da. Ekainak 18an, Estatut berria
onartzeko edo ez onartzeko Katalunian egingo den erreferendumaren testuinguruan, herrialde hartan autodeterminazioaren eztabaida
zertan den azalduko du.

• Francisco Letamendia “Ortzi” (UPV-EHU) euskal nazionalismoari buruzko euskal akademikorik ezagunena da, bai Euskal Herrian
eta baita nazioarte mailan ere. Artikulu eta liburu ugari idatzi ditu gai hauen inguruan. Euskal Herrian une hauetan bizi duen prozesuaren
testuinguruan, nazionalismoaren eta autodeterminazioaren arteko harremanak aztertuko ditu.

Hizlari bakoitzak ordu laurdeneko tartea izango du bere ikuspuntua defendatzeko. Ondoren, eztabaidarako tartea irekiko da.

AGENDA
+EKAINA-ren 14-a, 19:00-tan, Koldo Mitxelena DONOSTIA
Autodeterminazioa, Baldintzak eta Aukerak
Nazioartetik Montenegroko, Kataluniako eta Euskal Herriko kasuetara
• Margaret Moorek (Queens Unibertsitatea, Toronto) • Sdjam Darmanovic (Podgoricako Unibertsitatea, Montenegro) • Jaume Renyer (FOCDA, Katalunia) jurista • Francisco Letamendia “Ortzi” (UPV-EHU)
****Hizlari bakoitzak ordu laurdeneko tartea izango du bere ikuspuntua defendatzeko. Ondoren, eztabaidarako tartea irekiko da.
GOGOETA XXI Kultur Elkartea · Astigarraga bidea 2 · 20180 OIARTZUN Tel. 003409430260855 · Fax. 003409430260856 · e-mail: insono@gogoeta.org